XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten denes, 5 orbitaleak bi multzotan bana daitezke:

: orbitale hauen maximoak ardatz koordinatuek formatzen dituzten angeluen bisektrizeen direkzioan doaz, eta superfizieak bisektrizeekiko biraketaz lor daitezke.

: orbitale hauen maximoak ardatz koordinatuen direkzioan doaz, eta superfizieak ardatzekiko biraketaz lor daitezke.

Orbitale guztiek, atomoa isolatuta dagoenean, energia berdina dute, baina ligandoen bikoteek sortutako eremu elektrostatikoak degenerazio hori apurtu egiten du, eta orduan bost orbitaleon energia ez da berdina, beste energi mailaketa aurkitzen baita. Ikus dezagun pare bat kasu, gehien aurkitzen direnak.

Ligandoak ardatzen direkzioen zehar kokatzen dira, eta, beraz, dzsub2 orbitalak Lsub1-en eta Lsub2-ren eragina jasan beharko du, direkzio berean baitaude; era berdinean orbitalaren direkzioan datozenez, orbital honek eragin handia jasan beharko du.

Hots, orbitalek pairatzen dute eragin elektrostatiko hori bete betean, deformazio handia dutelarik eta energia gehitzen delarik.

Haatik, beste orbitalek ez dute eragin hori hain bortizki pairatzen (...)